
Yoko Ona
"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.
Episodes
4. Lotsa bat, norberarena. Labar, Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindorekin
Iruñeako Laban eta jendaurrean burutu da “Yoko Ona” podcastaren 6. denboraldiko azken atala. Labar artista eta Naxker taldeko Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindo izan dira gonbidatuak eta hizpideak, berriz, ugari eta sakonak. Lotsak emakumeen eta sexu edo genero disidenteen gorputzetan eragin duenaz, autoestimuaz, iruzurgilearen sindromeaz, gainkonpentsazioaz eta lotsa bandoz aldatzeaz aritu dira b
3. Nerabe bat, norberarena. Maren eta Aissa Intxaustirekin
Haur zirela igo ziren lehen aldiz taula gainera Maren musikaria eta Aissa Intxausti bertsolaria. Afizioa ofizio bihurtzeaz, emakume artisten infantilizazioaz, politikoki lerratzen ez diren artistez eta bertsoaren munduan feminismoak eragin duenaz aritu dira, bestak beste, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin.
2. Egia bat, norberarena. Eider Rodriguez eta Kattalin Minerrekin
Eider Rodriguez eta Kattalin Miner idazleak dira, baita egia zale amorratuak ere. Fikzioaz, auto-fikzioaz, errealitatea eta egiaren arteko aldeaz, gezurrak esateaz eta aura misteriotsua duten pertsonez aritu dira, besteak beste, "Yoko Ona" podcastaren atal honetan Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin batera izan duten solasaldi animatuan.
1. Gela bat, norberarena. Putas Amak eta Alai
Virginia Woolfek bezala, sormenari zabaltzeko aukera emango duen gela propio bat aldarrikatuz abiatu du denboraldia “Yoko Ona” podcastak. Must +Pro topagunearen barruan elkartu dira seigarren denboraldia abiatzeko Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia, Ainhoa Vitoriak gidatzen duen podcastera eta beste hiru musikari emakumezko bildu dira solasaldira, Putas Amak taldeko Nahikari eta Lorea et
5. Sune eta Euskoprincess-ekin, Donostiako Kutxa Fundazioaren klubetik
Bukatu da "Yoko Ona"ren bosgarren denboraldia. Aretoz-areto ibili gara hiru hilabetez eta Donostiakoa izan da azken parada. Euskoprincess eta Sune gonbidatuak azken festarako.Elkarren artean zerikusirik ez duten artistak diruditen arren, komunean dituzten zenbait kontu aipatu ditugu atalean. Berria den zerbait egiten lehenetarikoak izan dira, musika herrikoia oinarri duten kantak konposatzen dituz
4. J Martina-ko Kattalin eta Ana Barcenarekin, Gasteizko Jimmy Jazz-etik
"Jimmyn jendetza eta bihotza beteta". Esaldi honekin deskribatuko dugu "Yoko Ona"ren zuzenekoan Gasteizen bizi izandakoa.Etorkizunari buruz aritu ginen J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcenarekin eta ohikoak ere han ziren: Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria.Zahartzearen beldur gara? Nolako andreak izango gara? Musikalki zahartzearen kezkaz, presioaz eta etorkizuneko z
3. Ainhoa Marzol eta Judit Nedderman, Bartzelonako Euskal Etxetik
Ei! "Yoko Ona" atzerrira ere iritsi da!Bartzelonan izan gara, Euskal Etxeak gonbidatuta. Kataluniako hiriburuan bizi den Ainhoa Marzol andoaindarra bildu zaigu taldera. Pop kulturaren jarraitzaile sutsua, romcomen fana eta interneten aditua. 30eko krisiari buruz aritu gara hitz eta pitz eta nahikoa terapeutikoa izan da guretzat momentu hori.Atala amaitzeko, eta Bartzelonako aukera aprobetxatuta, J
2. Olaia Inziarterekin, Bilboko La Riberatik
"Yoko Ona"ren zuzeneko bigarren atala egitera Bilboko La Ribera tabernan elkartu gara jarraitzaileekin eta nolako harrera egin zenigun, Bilbo! Mila esker!Bigarren aldiz, gurean izan da Olaia Inziarte musikaria eta amaitzen ari den disko berriari buruzko zertzelada batzuk emateaz gain, euskal "me too" hipotetikoaz, publikoki gorputza jartzeaz eta pasioa lan bilakatzen denean sortzen zaizkigun kontr
1. Izaro Andresekin, Iruñeko LABAtik
"Yoko Ona"ren bosgarren denboraldia Iruñeko Labatik zuzenean eta jendez lepo abiatu dugu.Izaro Andres gonbidatu dugu lehen atalera eta proiektu berriei buruz galdetu diogu, noski. Txikitako kontuez ere aritu gara artistarekin batera, "Hanna Montana" eta "Grinch" filmaz, besteak beste. Eta lanbide frustratuez ere bai. Gaurkotasunarekin lotuta dauden gai serioagoak jorratzeko aukera ere izan da sola
7. Zuzenean Bilbo Rocketik
"Yoko Ona" podcastak zuzeneko atala egin du Bilborocken 2024ko Martxoaren 8aren testuinguruan. Ohi bezala, Ainhoa Vitoriak Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador izan ditu alboan baina gonbidatu bereziak ere izan dira atal berezi honetarako; Sara Zozaya eta Eire bikoa osatzen duten Eire Salegi eta Eire Maia, hain zuzen ere.Zuzeneko ekitaldiak musikak izan zuen protagonismoa aztergai bezala e
6. Inozentziaz, Aiora Zulaika ''Pirritx''ekin
Irribarretxo batekin amaitu nahi izan dugu denboraldia, Aiora Zulaika "Pirritx"ek ateratako irribarrearekin.Inozentziari buruz aritu gara pailazoarekin batera "Yoko Ona"ren atal honetan. Helduok baimentzen ote diogu gure buruari ondo pasatzea? Zein garrantzia du arteak hezkuntza sisteman? Horrez gain, haurren inozentziaz eta "Pirritx"en zapaten garrantziaz aritu ginen Aiorarekin.Andrea Aranburuk,
5. Abortua, Naroa Iturrirekin
Oraindik ere tabu den gai bati heldu diogu "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Abortu eskubideaz aritu gara. Horretarako, gai konplexu eta delikatu honi buruz asko dakien aditu baten laguntza izan dugu. Naroa Iturri, Askabide sexu osasun klinikako Donostiako arduraduna da eta, egunero, artatu behar ditu euren haurdunaldia eten nahi duten emakumeak. Zein da prozedura? Zein legek babesten gaitu? No
4. Dietak, Maddi Etxeberriarekin
"Yoko Ona" gure egonezinen egongela da, badakizu, eta atal honetan, egonezin eta buruhausteak ekartzen dizkigun gaia jarri dugu mahai gainean. Dieten munduan sartu gara bete-betean. Dismorfia, "Realfooding", "body positive" eta "body neutrality" terminoak aztertu ditugu Maddi Etxeberria nutrizionistarekin. Mirari dietei eta sare sozialen ardurari buruz galdetu diogu, baita edertasun kanonen eta be
3. Maddalen Iriarte, aginteaz
Maddalen Iriarte politikari eta kazetaria gonbidatu dugu lidergoaz eta aginteaz hitz egitera. Emakumeenganako exijentziaz eta autoexijentziaz, espazioak hartzeaz, emakumeen itxurari ematen zaion gehiegizko garrantziaz eztabaidatu dugu. Baita, musikan, politikan eta kazetaritzan errepikatzen diren dinamiketaz ere. Bestalde, lidergo kolektiboaren aldeko apustua egin du Iriartek.Gainera, Andrea Aranb
2. Queer teoria eta Drag mundua, Royal Flamboyance-kin
Beñat Uribetxebarria a.k.a Royal Flamboyance dragaren eskutik, queer eta drag munduari buruzko masterclass bat jaso dugu "Yoko Ona" podcastaren atal honeran. Zure burua queer moduan identifikatzeaz, queer denboraz, drag munduak lehenesten duen kolektibotasunaz eta normatibotasunetik aldentzeko beharraz aritu gara.Andrea Aranburuk berriz, Perlatak, kuirpunk taldeak aurkeztu berri duen "Punkaren bes
1. Maria Jauregi, barkamenaz
"Gure egonezinen egongela" bilakatu da "Yoko Ona" txokoa eta, aizue, eskerrak zuei. Denboraldi honetan ere, jende interesgarriz inguratu gara gai mardulen bueltan mintzatzeko. Denboraldiko lehen atalean barkamenari buruz aritu gara eta kontzeptu konplexu honetaz hitz egiteko, Maria Jauregi gonbidatu dugu. Barkatzeaz edota barkamena eskatzeaz, errua sentitzeaz eta elkarren arteko komunikazio faltaz
8. Ana Goitia, lodifobiaz
Ei! "Yoko Ona" podcastaren hirugarren denboraldiko azken atala duzu hau. Eta, azken atal honetan, lizentzia hartu dugu luzeago, nola edo hala denok zeharkatzen gaituen gai bat aztertzeko. Lodifobiaz aritu gara, gure burua onartzeaz, edertasun kanonek gugan duten pisuaz eta gutako batzuk sufritu izan duten biolentziaz.Gonbidatu izar batekin gainera. Ana Goitia kazetaria eta umoregilea gure sofan es
7. Maria Redondo, beldurraren kulturaz
Kalea segurua al da zuretzat? Beldurrik sentitu al duzu emakume izateagatik? Jaso al dituzu begirada lizunak, hitz itsusiak kalean barrena? Galdera asko eta erantzun desatsegin gehiegi jaso ditugu "Yoko Ona"ren atal honetan. Maria Redondo aktorea gonbidatu dugu podcastera eta elkarrizketa terapeutikoa izan da denontzat.Andrea Aranburuk berriz, "Sastraka" ilustrazioak aurkeztu dizkigu, ahalduntzen
6. Maialen Goirizelaia, irakaskuntzaz
Hezkuntzari buruz, irakaskuntzaz aritu gara "Yoko Ona"ren atal honetan. Eta, noski, gai potoloa denez, aditu bat, irakasle bat behar genuen. EHUko irakaslea da Maialen Goirizelaia eta berarekin batera, besteak beste, ikasleekin motibazioa lantzeko moduaz, metodologiaz, edo eta arreta psikologo zerbitzuaz aritu gara. Gure ikasle garaiko anekdotak ere ez dira falta izan.Bestalde, Andrea Aranburuk bu
5. Karmele Gisasola, kirolaz
Kirolaren munduan murgildu gara "Yoko Ona"ren bosgarren atalean. Horretarako, herri kiroletan erreferente bilakatzen ari den Karmele Gisasola gonbidatu dugu. Herri Kirolen munduak, gizonen mundua izaten jarraitzen du? Emakumeen arteko ahizpatasuna nabaritzen al du Karmelek? Sumatu al du erreferente faltarik? Gainerakoan bezala, buruko osasuna ere garrantzitsua da kiroletan eta bere esperientzia er
4. Amaia Jackson, Ileaz
Ileari buruz hitz egin dugu "Yoko Ona"ren atal honetan, ohikoek, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia, eta Ainhoa Vitoriak ilea bereizgarri duen pertsona batekin. Amaia Jackson da bera. Zarauztarra da bera, irakaslea eta ziurrenera, "Beltza naiz" Fermin Muguruzaren dokumentalaren bidez ezagutu zenuena. Aitortzen du, "ile afroak asko markatu du nire bizitza" eta egun harrotasunez erakusten due
3. Leire Vargas, bakardadeaz
"Yoko Ona"ren hirugarren denboraldiko hirugarren atalean "bakardadea" izan dugu hizpidea. Zer da zuretzat bakardadea? Barruraka egotea ala kanporaka egotea gustatzen zaizu? Bakardadean bizitzea, bakardadea zahartzaroan, bakardadea eta sormena… adar asko ditu gaiak eta denak jorratzen saiatu gara gonbidatu zoragarri batekin: Leire Vargas idazle eta bertsolaria etorri da gurera.Bestalde, Andrea Aran
2. Olaia Inziarte, harremanez
Harremanak kudeatzea, zaintzea, eraikitzea... ez da lan erraza izaten. Gure neskek ba ote dute ohiturarik "maite zaitut" edo "miti zitit" esateko? Senideen arteko harremanez, harreman toxikoei buruz eta beste zenbait kontuez aritu gara "Yoko Ona"ren atal honetan. Gonbidatua ere luxuzkoa: Olaia Inziarte musikariarekin aritu gara solasean.Bestalde, Alaia Gaztelumendi artistaren lanak ezagutu ditugu,
1. June Fernandez, kazetaritzaz
Lore Nekane Billelabeitia, Olatz Salvador eta Ainhoa Vitoria hirukoaren konpainian izan dira Euskal Herriko emakume artista ugari. Hirugarren denboraldi honetako lehen atalean, June Fernandez kazetaria gonbidatu dugu. Kazetaritzaren egoeraz aritu gara, bat-batekotasunaren arriskuaz, hedabide txikiei eman beharreko babesari buruz eta kazetari lanak erritmo motelean jorratzeko beharraz.Denboraldi ho
8. Izaro Andres, autoexijentziaz
Bigarren denboraldiko azken atala da hau eta, despedida modura, Izaro Andres gonbidatu dugu "Yoko Ona" podcastera.Autoexijentziaz aritu zaigu musikaria. Terapian ikasitakoaz, arrakastaren aparrean inguruan (izan) dituen pertsona onetaz, autoestimuaren salmentaren tranpaz eta gure buruarekin bake tratatua egitearen beharraz hitz egin digu.Andrea Aranbururen atalean, "Islaviktorika" proiektu feminis
7. Tarana Karim, dibertsitateaz
Dibertsitateaz, arrazakeriaz, identitate berriak ezagutu eta eredu eta erreferente berriak eraikitzeko beharraz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan.Tarana Karim abokatu eta aktibistak hogei urte daramatza Euskal Herrian, diskriminazioaren kontra borrokatuz. Egunerokoan sufritzen duen bazterkeria azaldu digu.Andrea Aranburu ere gurekin izan da beste euskal emakume sortzaile baten berri e
6. Ylenia Baglietto, arrakastari buruz
Zer da arrakasta? Zer da porrota? Zerk ematen digu zoriontasuna? Ospearekin loturik al dago poza? Sare sozialetako jarraitzaile kopuruen presioari buruz edota publikoaren onespenaz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Ylenia Baglietto aktorea izan dugu bidelagun.Horrez gain, Andrea Aranburuk eskuz eta zementuz egindako Dzemento piezak ekarri dizkigu.Aipamenak:· Candela Peña 2013ko Goya
5. Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz
Amatasuna edo hobeto esanda, amatasuna(k) izan ditugu hizpide saio berri honetan. Ines Osinaga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzeko eta elkarrekin hausnartzeko. Besteak beste, amatasunaren erotikaz, amatasuna eta musikaren arteko harremanaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.Bestalde, Andrea Aranbururen eskutik, beste euskal emakume sortzaile baten proiektua ezagutu dugu: Larrubixik.Aipam
4. Aitziber Garmendia: Adinaren zama
Inoiz sentitu zara gazteegi? Eta zaharregi? Askotan, adina zama bilakatu daiteke eta emakumeon kasuan are gehiago.Gehiegitan, lanak izaten ditugu edertasun kanonek exijitzen diguten gaztetasuna mantentzen edo lortzen; "fakeminista" sentitzeraino. Gaztaroan berriz, paternalismoaren hatzaparretatik ihesi gabiltza. Zama handi hau kentzen saiatu gara Aitziber Garmendiarekin batera eta uste dugu lortu
3. Kattalin Barcena, ''J Martina'', prekarietateari buruz
Euskal musikaren panorama prekarioa da eta horixe aldarrikatzeko beharra sentitu dugu "Yoko Ona" podcastaren bigarren denboraldiko 3. atalean. Gure artisten lan baldintzez, disko bat ateratzeak suposatzen duen lanaz, publikoaren arduraz eta kulturarenganako dugun erantzukizunaz eztabaidatu dugu. Atal honetan, J martina taldeko Kattalin Barcenaren bisita izan dugu.Horrez gain, "Izan Inurri" ekimena
2. Veronica Satrustegi ''Marigorri'', hilekoari buruz
Gure lehen aldiaz eta hilekoarekin dugun harremanaz aritu gara. Hilekoagatik sentitzen dugun minaz eta berau arintzeko erremedioez. Sare sozialek hilekoaren gainean dituzten neurri/arauez eta batez ere, gaiari buruz naturaltasunez hitz egiteko beharraz hitz egin nahi izan dugu. Horretarako, Veronica Satrustegi (@marigorri_) menstruazio hezitzaile eta kazetaria gonbidatu dugu gurera.Horrez gain, An
1. Zuriñe Hidalgo, ahizpatasunaz eta ahalduntzeaz
Zer da ahizpatasuna? Noiz sentitu duzue ahizpatasuna? Noiz ez duzue sentitu ahizpatasunik? Kolektibotasunaz, elkar babesaz, autoezagutzaz eta lanketa pertsonalaz aritu gara "Yoko Ona"ren bigarren denboraldiaren lehen atalean. Eta, hori guztia gonbidatu berezi batekin: Zuriñe Hidalgo gure sofan eseri da.Denboraldi berri honetan, euskal emakume sortzaileak gertutik jarraitzeko aukera ere izango dugu
14. Highlights: ''Emakume kirolari bezala ere oso identifikatuta sentitu naiz''
"Yoko Ona"ren azken atala da hau; 14. eta bereziena. Izan ere, atal honetan, denboraldian zehar bizitako momenturik onenak bildu ditugu. Olatzek eta Lore Nekanek ere podcastari buruz hitz egin digute. Zer izan da "Yoko Ona" beraientzat?Bestalde, sorpresa txikiak jaso ditugu. "Yoko Onaren" ikus-entzule finak gonbidatu ditugu azken atalera: Ines Osinaga, Gartxot Unsain eta Ainhoa Tirapu ere "yokoone
13. Gizonen mundua: ''Bai, gizonen munduan bizi gara eta frogak ditugu''
James Brownek zioen "Its a mans mans world", eta arrazoirik ez zitzaion falta. Tamalez, oraindik, gizonen munduan bizi gara eta frogak dauzkagu. Futbol munduaz, eskolan irakatsitakoaz, egunerokotasunean gizonezko batzuk duten inpunitateaz, emakumezko musikariek kontzertuetan jasan beharreko jazarpenaz aritu gara, besteak beste.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika
12. Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?
Musa hitzaren konnotazio txarraz eta esanahia aldatzearen beharraz, emakumeen erreferentzialtasun (ez)az eta, noski, podcast hau inspiratu duen emakumeaz aritu gara "Yoko Ona"n.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamenak:24:00 – Deforme Semanal podcasta
11. Nerabezaroa: Regetoia maite nuen baina etxean entzuteak lotsa ematen zidan
Nerabezaroari kolore bat jarri beharko baliete beltza aukeratuko lukete. Garai konplikatua da nerabezaroa. Bere alde ilunak ditu, bai; baina baita alde argitsuak ere. Garai hartako musikaz, arropaz eta fustrazioez aritu gara. Hausnarketa interesgarriak jaso ditugu "Yoko Ona"ren 11. kapituluan.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz S
10. Familia: ''Aitak erakutsi zidan feminismoa hitzaren esanahia''
Txikitako anekdotak ekarri ditugu gogora atal honetan. Nolakoak ziren umetan Olatz eta Lore Nekane? Zer entzuten zuten gurasoen kotxean? Zein usainekin gogoratzen dute euren haurtzaroa? Familia kontuez eta heziketa feministaz aritu gara "Yoko Onaren" 10. kapituluan.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billela
9. Publikoa: "Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute"
Sarritan, publikoa eta artistaren arteko harremana gazi-gozoa izaten da. "Yoko Onaren" 9. atalean publikoaren arduraz, gehiegikeriez eta, noski, zaleen maitasunaz mintzatzeko aukera izan dugu. Artistaren eta ikus-entzulearen begiradak kontutan hartu ditugu, ohitura txarrak salatzeko eta anekdota ederrak biltzeko.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da
8. Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''
Buruko osasuna izan da "Yoko Ona" podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere osasun mentalaz asko hitz egin da, ziurrenera, COVID-19aren ondorioz. Olatz psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du. Bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia b
7. Irudia (II): ''Sare sozialetan egotera derrigortuta gaude''
Aurreko kapituluaren jarraipena dugu honako hau. Hilekoaren tabuaz, sare sozialek eragiten duten antsietateaz, Instagramen aurkitzen ditugun filtroez eta "atsegin dut" zaparradaren beharraz aritu gara.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori g
6. Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada''
Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu "Yoko Ona" podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagrameko titiburuen kontrako ohituraz.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuk
5. Lehia: ''Emakume erreferente gutxirekin hazi gara''
"Yoko Ona"ren 5. atalean lehiaz aritu gara. Gizarteak ezarritako lehiaz, konparaketaz eta horien aurrean beharrezkoak ditugun babes eta erreferenteetaz.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, L
4. Beldurra: ''Gauzak ez amaitzeari diot beldur''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".4. atalean, gure beldurrak plazaratu ditugu. Txikitako beldurrak, egungo beld
3. Inspirazioa: ''Loak hartzeko zorian zaudenean etortzen den hori''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du Yoko Ona.Noiz eta nola datorkie inspirazioa? Nola eragin du pandemiak Olatz eta Loreren
2. Hedabideak: ''Hedabideei eskatuko nieke gezurrik ez esateko''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du.Bigarren atala hedabideei eskainiko diegu. Musikaren mundua eta hedabideak eskutik heldu
1. Hasierak: ''Baxua jotzen jakin gabe sortu nuen Maketa Lehiaketako kantua''
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean.Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko dute "Yoko Ona". Lehendabiziko atalean, hasierei buruz aritu gara. Lore eta Olatzen txikitak
Recomendado

60/70 Mitos, Ruido y Realidades

Abbcast Documentales

Academia de Fotógrafos

A Ciencia Cierta

A comer se aprende con Álvaro Vargas

Acontece que no es poco con Nieves Concostrina

Actualidad iPhone

Adolescencia positiva

Adrián Sáenz Podcast

Advanced Spanish Podcast - Español Avanzado

Aerovía: tu podcast de aviación en español

AfricaPachanga