
Zintzilik Irratia Errenteriako (Orereta) irrati librea da, 1984an sortua eta Arrosa Irrati Sareko kidea. Oarsoaldean FM 100.0 maiztasunean eta Interneten bidez ere entzuten da. Musika alternatiboa, reggae, ska eta rock-a, tokiko informazioa eta kontrainformazioa uztartzen ditu, euskaraz batez ere.